ITZALETIK ARGIRA

Gure aldarrikapenak funtsezko hiru zutabetan oinarritzen dira: egiazkotasuna, iragana argituko lukeena, beharrezko berritzea, eta berriro ez gertatzeko berme batzuk ezartzea.

Argazkia: Ahotsa.info

Nafarroako Torturatuen Sarearen aurkezpena

Urte batzuk generaman ekimen zehatz batzuk egiten, batez ere, data zehatzetan Torturaren errealitatea itzaletik argira ekartzeko. Guk gugandik solastea hartu genuen irizpidetzat, gu baino inork baitaki polizi eta funtzionarioengandik pairatutakoa.

Ekimen horietan ohartu ginen barruan generaman min hori kolektiboki arinagoa eraman ahal zela eta honezkero hasi ginen sarea sortzen. Datuak argiak dira, gure estimazioen arabera 1000 kasu inguru daude gure herrialdean eta min honek 80 udalerri inguruko biztanleei eragin die. 1000 kasu horietatik 2 izan dira hildako pertsonak, Mikel Zabalza eta Antonio Goñi.

Sare hori egonkortu eta elkarte bat sortzea erabaki genuen ondotik, estaldura juridikoa emateko gure sareari eta nola ez min hau pairatu duten horiei babes zabalago bat emate bidean. Ez hori bakarrik, torturaren argazki erreal baten beharra aldarrikatzen dugu, hots, zenbat tortura kasu izan diren ikerketa profesional eta independiente baten beharra. Arazoaren tamaina ezagutu ezean ezin baita elkarbizitza sendo bat eraiki, zenbait zauri itxi gabe gure gizarteak ezin baitu osasuntsu aurrera egin. Finean, hiru zutabe nagusi dira gure aldarrikapenak, pasatako hori argituko lukeen egia, kasu bakoitzean behar den erreparazioa ematea eta, nola ez, antzua litzateke gure lana ez balitz ez errepikatzeko bermea edukiko ez bagenu, hau da, etorkizunean tortura kasuak errepika ez daitezen zenbait neurri ezartzea.

Horretarako zenbait mobilizazio deitu ditugu eta argi ikusi dugu jendearen babesa dugula. Horretaz aparte, torturaren argazki erreal bat egiteko datu bilketarekin ibili gara hilabete hauetan zeinetan identifikatuta ez genituen zenbait kasu heldu zaizkigularik. Hori ere bada gure asmoa, torturak pairatu duen edonorengana heldu eta euren kasua mahai-gainean jar dezan, kontutan hartuta horrelako kasuak bergogoratzea ekartzen duten samina. Gure lanaren ildo nagusi bat ere bada beraiek nahi izanez gero indarkeria hori pairatu duten lagun horiei babesa eta zaintza erremintak ematea.

Gure erronka ez da makala eta horretarako diru bilketa bat egiten gabiltza, zu irakurtzen zauden hori Nafarroako Torturatuen Sarea diruz lagundu nahiko bazenu bi modu edukiko zenituzke Bizum bidez 05728 edo Red de Personas Torturadas de Navarra ezarriz edota transferentzia bidez ES23 3035 0058 3905 8011 6401 kontura.

Eta irakurtzen duzun hori, tortura pairatu baduzu edo tortura jasan duen pertsona baten senidea baldin bazara eta kasua mahai-gainean jarri nahiko bazenu jar zaitez gurekin harremanetan nafarroakotorturatuensarea@gmail.com edo 621214102 telefonoan. 

Itzaletan emandako horri argia ipiniko diogu! Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea!

2022 Etxebeltza Elkartea