KALIGRAFIA EDO LETTERING-A?

“Kaixo, Jon Zabalegui naiz eta
letrak maite ditut.”

Jon Zabalegi, Atarrabiako sortzailea

Duela zenbait urte murgildu nintzela kaligrafiaren munduan ikasgai gisa, diseinu grafikoa ikasten negoenean. Letra propioaren forma komunikatzeko duen boterea izan zen maitemindu ninduena.

Geroztik, nire kabuz joan naiz ikasten nituen erreferenteen eskutik. Duela urte pare bat diseinatzaile grafiko bezala nengoen estudioa uztea erabaki nuen, nire estudio propioa eraikitzeko. Eta geroztik, letra izan da nire ogibidea. Ez daukat estilo propioa lan egiteko, nire lana edo letraren estiloa bezeroak, enkarguak edo proiektuak definituko ditu. Nire helburua beti, enkargu edo bezero honen beharrei erantzutea izanen da, eta arrazoi honengatik nire lan guztiak ezberdinak izango dira.

Zenbait modu edo teknika ezberdinekin egiten dut lan. Normalean, jendeak nahastu egiten ditu baino gauza oso ezberdinak dira. Liburu oso batean azaldu dezaket kaligrafia eta lettering-aren arteko aldeak, baina era garbi eta laburrean esanda; Kaligrafia, idaztearen keinuari dagokio eta lettering-a marrazteari. Askotan biak elkarrekin erabiltzen ditut prozesu berean ere.

Teknika hauek oinarri bezala izanda, gero nire lanak hartzen duten emaitza era askotan ikus ditzazkegu: errotulazio tradizionala, muralismoa, branding, packaging, konposizio originalak… Atarrabiako Eguneko kartelean egindako letteringa ikusi dezakezue, baina nire sareetan lan guztiak ikus ditzakezue!

Instagram: @jon.zabalegui
www.jonzabalegui.com