IRAKATSITAKO HISTORIA

Liburu baten arabera, euskaldunek Cristobal Colonek baino ehun urte lehenago aurkitu zuten Amerika. Mintzoa argitaletxe nafarrak 1647ko itsas tratatua aurkitu du ‘Us et coustumes de la mer’ liburuan, eta gertaera hori hitzez hitz aipatzen du.

Argazkia: Unsplash

…hiltzaileek idatzi zuten.
Eta ikasi genuena.
Sinetsi ere egin genuen.
Colonek Amerikak aurkitu zituen, bere hiru karabelekin. 

Horrela dio Negu Gorriak taldeko abesti famatuak. Eta bai, Colonek 1492. urtean Amerika deskubritu zuela sinetsi egin genuen, eta sinesten jarraitzen dugu. Edo, hobeki erranda, hiltzaileek istorio hura sinestarazi digute. Nahiz eta gaur egun jakin badakigu, adibidez, Bikingoak Amerikara Colon baino lehenago iritsi zirela. Hala ere, Colonek (hau da, Espainiako erresumak) Amerika deskubritu zuela pentsatzen dugu, inkontzienteki bata ere.

Gainera, Amerika deskubritu? Bai zera! Amerikan inor biziko ez balitz bezala Colon iritsi aurretik!

Zorionez, hiltzaileek idatzitako historia ez da beti idazten den bakarra. Aurten, Mintzoa argitaletxe nafarrak informazio berri eta oso interesgarria topatu du Frantzian, Us et coustumes de la mer lehen edizioko ale batean. Liburua, Étienne Cleirac izeneko jurista batek idatzia, 1647an argitaratua da, eta bertan euskaldunak Cristobal Colon baino ehun bat urte lehenago Amerikara iritsi zirela jasotzen da.

Liburuan, itsas tratatu garrantzitsu bat dena, euskaldunak protagonista dituzten hainbat kapitulu aurki daitezke, arrantza eta baleen ehizari buruzko atalean. Bertan kontatzen diren gertaeren artean, hauek dira aipagarrienetako batzuk:

  • Euskaldunek Ipar Itsasora, Groenlandiara, egindako espedizio bat azaltzen da.
  • Ingelesek euskaldunei baleak ehizatzea debekatu zietela.
  • Euskaldunek herbeheretarrei baleak ehizatzen irakatsi zietela.
    1617an euskal herritar batzuek Bordeleko merkantzia saltzaile batzuei beren itsasontziak betetzen lagundu zietela, sei hilabete irauten zuen balea denboraldira joateko.
  • Ziburuko burges natural bat aipatzen da, balea haragi zatiak usteldu gabe itsasoz nola garraiatu eta kiratsik gabe mantentzen asmatzen duena (gero olioa egiteko).
  • Euskaldun batek Cristobal Coloni ohartarazi ziola zein norabide hartu behar zuen haiek Lur Berria (Terra-nova?) deitzen zuten eremu hori aurkitzeko.
  • Eta garrantzitsuena: Colon baino ehun urte lehenago euskaldunak, baleak ehizatzen ari zirela, Amerikara iritsi zirela aipatzen dena.

 

Orain, gure esku dago hiltzaileek idatzitako istorioari aurre egitea.

2022 Etxebeltza Elkartea