ETXERA BAI, ETXERA!

Hemos acabado con una de las vulneraciones de derechos sufridas durante décadas por las personas presas vascas y sus familias: el fin de la política de alejamiento. Han sido 35 años en los cuales ha habido mucho sufrimiento, mucha represión, y aunque quede trabajo por hacer, avanzamos y seguiremos avanzando hasta traer a todas y a todos a sus casas.

Azkenean, euskal presoek eta haien familiek hamarkadetan zehar jasandako eskubide- urraketetako bati amaiera eman zaio: urruntze-politikaren amaiera.

35 urte hauetan sufrimendu handia egon da, errepresio handia, batez ere presoen senideen aurka, baina elkartasun itzelaren adibide asko ere egon dira. Urruntze-politika gauzatu zen, presoak euskal gizartetik isolatzeko ahaleginean, eta preso horiek astero izan dute beren senide eta lagunen bisita, nahiz eta horrek, tamalez, errepideetan galdutako 16 bizitzaren giza kostua izan duen, laurehun istripu baino gehiago, gastu ekonomikoa, fisikoa eta psikikoa, … baina dagoeneko, urruntze-politika, 35 urte geroago, amaitu da.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da hiru urte hauetan emandako pausoei balioa ematea; lehen graduaren amaierak, ondoren egindako hurbilketek, aberriratzeak, orain, une honetan, urruntzearen amaieraren atarian egoteak, preso batzuk, pixkanaka eta oztopo askorekin, etxerako bidea egitea lortzen ari direla ikusteak… esandakoa ikusarazten digute, urrats  garrantzitsuak ematen ari direla. Eta egia da orain arte eman diren aurrerapenak parlamentuetako adostasunen eta akordioen ondorio direla, baina baita, zalantzarik gabe, gizartearen aktibazioaren ondorio ere.

Baina, aldi berean, ikusten dugu, batzuen aldetik oraindik ere interesa dagoela konponbiderako ahalegin oro oztopatzeko. Sektore batzuek ez dute egoera aldatu nahi: ezer aldatu ez dela esaten saiatzen direnak, ETA bizirik dagoela esaten tematzen direnak, konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko interes handia dutenak.

Salbuespenezko espetxe-politikak, hau da, urruntzeak, zigorren batuketak edo ia bizitza osoko zigor luzeen ezarpenak, hirugarren gradura iristeko edo baimenak lortzeko oztopoek edo eta larriki gaixo daudenak etxera itzultzeko dituzten oztopoek, herri honetan bizikidetzaren eta bakearen alde egiten ari diren urratsak oztopatzeko asmo argia dute. Mobilizatzen jarraitu behar dugu, gizartea aktibatzen, eta ikusarazi behar diogu oraindik elementu asko ditugula konpontzeko, eta horrek, funtsean, gizarte aktibo bat eskatzen duela, konponbideak eskatzen dituen gizarte aktibo bat.

Horregatik, garrantzitsua da mobilizatzea, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldarrikapena lau haizetara zabaltzea. Eta, zalantzarik gabe, hemen jarraituko dugu. Ez gara geldituko azken preso, iheslari eta deportatua bere etxean egon arte.