GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA. NOLA AURRE EGIN ERRONKA BERRIARI?

Precedido por la investigación realizada sobre la situación del empleo de las jóvenes de Villava, este año 2023 se ha llevado a cabo una nueva investigación centrada en la situación del acceso de las jóvenes en Villava, con el objetivo de conocer la situación de la vivienda y poder proponer opciones de emancipación juvenil en Villava.

2020. urtean eta 2021. urtearen hasieran, Udaleko Gazteria Sailak Atarrabiako gazteen enpleguari eta prestakuntzari buruzko azterketa diagnostikoa egin zuen, udal mailako Gazte Enpleguaren Plana diseinatu eta abian jartzeko urrats gisa. Azterketa Diagnostiko honetan, herriko gazteen artean etxebizitzaren inguruan sortzen diren arazoak azaleratzen dira, gazteriaren egungo testuingurua lan baldintza prekarioek eta etxebizitzaren gehiegizko prezioek definitzen baitute.
Honi, herrian etxebizitza obra berriak egiteko ezintasuna gehitu behar zaio. Hala, bada, gazteek herrian emantzipatzeko duten zailtasuna agerian jarri zen, eta, ondorioz, azterketa honen beharra. Horregatik, 2023. urte hasieran, Atarrabiako Etxebizitza eta Gazteriaren Errealitateari Buruzko Azterketa Soziologikoa martxan jarri zen.

Lan honen helburu nagusiak hurrengo hauek dira:

1. Atarrabiako egungo etxebizitzaren egoera ezagutzea.

2. Atarrabiako 18 eta 35 urte bitarteko gazteen egoera eta beharrak ezagutu eta azaltzea,  etxebizitzaren inguruan.

3. Gazteak herrian bertan emantzipatzeko aukerak eskaintzea.

Helburu hauek lortzeko, bigarren mailako datuak erabili dira, hala nola udal errolda, Iruñerriko Mankomunitateak emandako datuak, alokairu eta salmenta prezioak bai Internet bidez, bai etxe-agentzietan…

Bestalde, lehen mailako datuak lortzeko, informazioa biltzeko hainbat teknika erabili dira. Lehenik, kale-azterketa egin da, Atarrabiako etxebizitzaren egoera zein den jakiteko, hutsik eta alokairuan dauden etxebizitza kopurua zenbatetsi ahal izateko. Gazteen egoera eta beharrak identifikatzeko, inkesta bat jarri da martxan herriko 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta. informazio sakonagoa biltzeko, teknika hori eztabaida-taldeekin osatu dugu.

Azkenik, etxebizitzaren egoerari eta gazteen beharrei buruzko diagnostikoa ezagutu ondoren, hainbat  ekintza eta ekimen aurkeztuko dira herrian dauden baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatu eta gazteen beharretara egokitzeko, eta, beharrezkoa izanez gero, herrian tresna eta baliabide berriak jartzeko etxebizitzaren arloan. Bukatzeko, dinamika parte-hartzailea bat egingo da Atarrabiako gazteekin batera, aipatutako lan guztiaren ondorioz aurkezten diren ekintza proposamenak balioesteko.

Horregatik, Gazteriaren Sailetik egiten diren deialdietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gure berri izango duzue!