GURE HEZKUNTZA

La construcción de un pueblo soberano se cimienta en diferentes columnas. Entre ellas, la más destacada, la educación. Para que las ciudadanas sean libres deben recibir una educación dirigida a ello. Es por esto que no se entiende como en Nafarroa no haya habido una universidad hasta el siglo XX, aun existiendo documentos reales del siglo XVII. que recogen la solicitud para la creación de una Universidad.

LOMCEren kontrako manifestazioa Bilbon 2013an

Herri burujabe baten eraikuntza zutabe ezberdinetan oinarritzen da. Horien artean nabarmenena hezkuntza da. Herritarrak aske izan daitezen, horretara bideratutako hezkuntza jaso behar dute.

Nahitaezkoak direnak benetan askea izan nahi baldin badu, kanpoko menpekotasunik gabea. Elikagaiak ekoizten, energia sortzen eta finantzaketa sisteman burujabe izatea oinarrizkoenetarikoak ditugu. Eta modu honetan burujabe ez den herria, nahiz eta politikoki burujabetza lortu, ez da inoiz askea izango.

Baina gauza bat da herri bat burujabe eta libre izatea, eta bertze bat herritarrak askeak izatea. Pertsonok, aske izateko, horretara bideratzen gaituen hezkuntza jaso beharra daukagu. Bai etxean, bai norberak bere kabuz, baita eskolan, institutuan, lanbide eskolan eta unibertsitatean ere. Hezkuntzak helburu anitz ditu, gaur egun nahita baztertuak izan direnak. Hein handi batean, norbanakoen askatasunaren aurka dauden botereek (estatuak berak eta botere ekonomikoek) maltzurki itxuraldatu dituztelako.

Alde batetik, herritarrak heztea eta prestatzea da hezkuntzaren helburuetako bat. Baina inolaz ere inor aberasteko balioko duen eskulan (merkea) sortzea. Baizik eta pertsona hauek, euren burua garatuta eta gogobeteta sentitzean, haien ideiez eta garatutako gaitasunez gizartea hobetzea, herritar guztion onurako. Beste aldetik, harik garrantzitsuagoa den helburua dago: norberak bere kabuz ideiak garatu ahal izatea; iritzi propioak eratzeko gaitasuna eskuratzea; gaur egungo botereek kontatzen dizkiguten gauzak zalantzan jartzeko eta ukatzeko ahalmena izatea; eta inork gu ez engainatzea. Hau da, pertsonak intelektualki erabat askeak izatea.

Azkeneko hau da herria benetan aske izatera eramango gaituen gakoa. Gobernu arrotzek sortutako efektu panoptikotik aterako gaituena.
Kasualitatea ote Nafarroa bezalako herri inbaditu batean, arrotz, zapaltzaile, eta esplotatzaileen aurka hamaika bider matxinatu (eta matxinatzen) dena, unibertsitaterik ez edukitzea XX. mendera arte? (publikoa 1987an eta pribatua 1952an sortu ziren). Jakina baita Nafarroako gizarteak 1608. urtean Gorteen bidez eskakizuna egin ziola Felipe errege arrotzari, aurten Nafarroako Unibertsitate Publikoari gordailu gisa utzi den dokumentu batek adierazten duen bezala.

Arestian aipatutako adibideetan bezala, hezkuntzan ere burujabetasuna behar da herria libre izateko. Ez gaur egun duguna, arrotzen menpe dagoen hezkuntza sistema, zapaltzaile eta esplotatzaileei mesede egiten diena. Hizkuntza arrotzetan oinarritzen dena gainera, bertakoa, euskara, baztertzen duen bitartean.

Hezkuntza sistema propioa, euskalduna eta publikoa eraiki behar dugu!